Pedro Beraza Gastesiren ondorengo alkatea zein izanen den Aritzmakur zerrendako bost hautagaien artean erabakiko dute. Lau gizon-emakumeren artetik aterako da alkate berria: Juan Angel Beraza (65 boto jaso zituen igandean), Aitor Garmendi (boto 54) Miguel Alfonso Itoiz (50 boto), Itziar Armendariz Juango (48 boto) eta Manu Lizarraga (boto 43). Parte hartzea %5,59 hazi zen.
Parlamentua berritzeko hauteskundeetan berdintasun handia izan da lehen postuetan. Irintarren babes gehien EH Bilduk izan zuen, 24 boto. Bi gutxiagorekin 2. da Geroa Bai eta hiru boto gutxiagorekin 3. UPN. Lehen bi koalizioek duela lau urte Bilduk eta NaBaik baino lau boto gehiago lortu dituzte. Podemos-Ahal dugu irintarren 4. aukera izan da. 5., berriz, PP bi boto gehiagorekin. Erregionalisten eta popularren boto batuketak duela lau urte baino bat gutxiago ematen du Irañetan. Boto gutxi jasota ere I-Ek eta PSNk gora egin dute Irañetan. Parte hartzeak 10,14 puntu egin zuen gora.
Udalaren osaera
Juan Angel Beraza Gastesi
Jose Manuel Lizarraga Mendinueta
Migel Alfonso Itoiz Irigarai
Itziar Armendariz Juango
Aitor Garmendia Arbilla