Aralarko aingerua bisitan

Guaixe 2015ko eka. 2a, 11:37

Igandean Aralarko aingerua Irañetan bisitan izan zen. Irañetako gurutzearekin herri sarreran harrera egin zioten aingeruari eta hura presente zegoela egin zen igandeko meza. Elizkizuna eta gero, eliz atean herriko soroak bedeinkatu zituen apaizak.