Irañetako Enduro txapelketak utzi zuena

Guaixe 2015ko eka. 23a, 09:12

Ekainaren 13an jokatu zen eta pilotuek ikuskizun ederra eskaini zuten

Ekainaren 13an jokatu zen Moto Club Ziki Team taldeak antolatutako Irañetako Enduro probaEnduroak motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu, bien arteko nahasketa da. Senior mailan Josu Artola gailendu zen, Jon Otamendi eta Urko Garmendia pilotuen aurretik. Marcos Beraza irintarra ez zen klasifikatu. Junior mailan Josu Baraibar izan zen txapelduna Mikel Endararen aurretik. Trofeoari dagokionez, Julen Garmendia izan zen irabazlea Denis Elorza eta Jon Ander Mugikaren aurretik. Bukatzeko, scratcha kontuan hartuz Josu Baraibar izan zen onena, Josu Artolaren eta Julen Garmendiaren aurretik.