Ur araztegiak eraikitzailea du

Guaixe 2015ko eka. 23a, 11:49

Nilsa enpresa publikoak Irañetako ur beltzen araztegia egiteko lanak Construcciones Mariaezkurrena SL enpresari eman dio 210.770,95 euroren truke (BEZ kanpo). Akordioak sinatu ondoren sei hileko epea izanen du enpresak lanak egiteko. Gaur egun Irañetako ur beltzak jasotzeko erabiltzen den hobi septikoaren 20 metrora eginen da araztegia, altuago dagoen lur sail batean. Horregatik, hobi septikotik hara ur beltzak eramateko punpa ere jarri beharko da.

Araztegia egitearekin, ur beltzak garbitu eta ibaiko uraren kalitatea hobetzeaz aparte, uholdeak gertatzen direnean izaten den arazoa desagertuko da. Hobi septikoa ibai bazterrean dago eta ubeldeak gainezka egiten duenean urez betetzen da bere zeregina eragotziz.