Erromeria aldia hastear

Guaixe 2015ko uzt. 11a, 10:17

Hiru igande, hiru erromeria. Agorrilaren aurreko hiru igandeetan hala ibiltzen dira irintarrak, erromeriaz erromeria. Erromeria aldia herri sarreran dagoen San Gregorio ermitan eginen den mezarekin abiatuko da bihar. Hilaren 19an San Migel Berri ermitara joanen dira irintarrak erromerian. Azkena, hilaren 26an, Basabeko bordan izanen da meza. Zabal dermioan, handik gertu, erorita dagoen San Pedro Martir ermitaren ordezko egoitza da borda berritua. Ondoren otamena izanen da.

Irintarrek euren erromeria aldia urtero Aralarko santutegian ixten dute, agorrileko lehen igandean. Hau da, agorrilaren 2an. Meza izanen da eta ondoren aterpean bazkaltzera geldituko dira.