Igandean IV. Enduro Irañeta proba jokatuko da, motor zaleen gozamenerako. Enduroa motokrossaren eta trialaren nahasketa da: motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu.
Goizeko 8:00etatik aurrera motorren egiaztapenak eginen dira. Goizeko 10:00etan abiatuko da lehen pilotua eta 14:30etarako aurreikusi dute sari banaketa. Bertan pilotu sakandarrak ariko dira lanean, Marcos Beraza irintarra tartean.