Ziza eta sendabelar artean

Guaixe 2016ko aza. 9a, 08:30

Irañetako bi urteko ziza eta sendabelar erakusketak, beste behin, jendea erakarri zuen. Bezperan jasotakoak ikusgai izan ziren. Mikologiaz eta botanikaz gehiago jakiteko aukera izan zuten Irañetako udaletxetik pasatu zirenak. Bisitariek erakusketaz aparte zizekin egindako pintxoez gozatzeko aukera izan zuen jendeak. Niskaloak patatekin edo plantxan prestatuak izan ziren dastatzeko. Irintarrek zizak egoki sailkatzeko Jose Ramon Beloki etxarriarraren eta Txema Ausin eta Eladio Mertxan altsasuarren laguntza izan zuten. Sendabelarrekin, berriz,  Txomin Intxausti eta Juanma Aiestaran etxarriarrak lagundu zieten.