Apirilaren 16an jokatu zen Irañetako Enduroa, hainbat mailatan. Senior mailako txapelketan bere jaioterrian garaile izan zen Marcos Beraza Vitoria (11:29). Irintarrak 17 segundo atera zizkion Urko Garmendiari (11:46). Junior mailan Alberto Aranburu nagusitu zen (12:19). Beteranoetan, aldiz, Alberto Macias (9:24). Bestalde, senior mailako trofeoa Migel Angel Perez Arbinak irabazi zuen (9:21) eta junior mailako trofeoa Markel Baraincak (9:40).
Proban lehiatu ziren gainontzeko sakandarrek ere lan bikaina egin zuten.
GT of Spain ezin izan zuen despeditu
Marcos Berazak EnduroGP World Championship txapelketarako baliagarria den GT of Spain proban parte hartu zuen asteburuan, Puerto Lumbrerasen. Zirkuituko hautsa zela eta, alergia dela eta asma arazoak izan zituen irintarrak eta probako bigarren egunean ez lehiatzea erabaki zuen.