Zirika Zirkus Leganesko jaialdian

Guaixe 2017ko mai. 27a, 09:53

Gijongo Fetem jaialdian Tren geltokia otsailean aurkeztu ondoren, Zirika Zirkusek ikuskizun bera Leganesko Plaza activa jaialdian aurkeztuko du. Jaialdia aurreko asteburuan hasi eta honetan despedituko da eta bertan dozena bat konpainia parte hartzen ari dira. Zirika Zirkusekoek bi emanaldi eskainiko dituzte, aurrenekoa, Matheo Luances plazan, bihar, 20:00etan. Igandean, berriz, Leganes iparraldeko Laberinto plazan ariko dira, 12:00etan. Tren geltokia publiko guztiendako ikuskizuna, zeinetan antzerkiak, umoreak, dantzak eta zirkuak bat egiten duten.