Udako solstizioan Txapel-azpi elkarte ondoan batuko dira irintarrak. Urdaia eta bestelako jakiekin afari-merienda eginen dute. Salto egiteko indarra hartuta, eguzkia estaltzean pizten den suaren gainean saltoka ariko dira. Irintarren batek garai bateko esaera errepikatuko du: zorriyek eta partzak, sarna fuera!