Herriko hiru ermita eta Aralarko santutegia. Horiek irintarren egutegian markatuta dauden erromeriak dira. Igandean hasi ziren, herri sarreran dagoen San Gregorio ermitan. Meza izan zen bertan. San Gregoriori Irañeta iparraldean dagoen San Migelberrik hartuko dio lekukoa igandean eta han ere elizkizuna izanen dute irintarrek. Erromeria aldia bargan segituko du hilaren 30ean. Zabal dermioan San Pedro martir baseliza zegoen. Hura eroria dagoenez, haren tokia Basabeko bordak beteko du eta han eginen da meza. Haren ondoren irintar guztiendako otamena izanen da. Despeditzeko, Aralarko santutegian elkartuko dira agorrilaren 6an. Mezaren ondoren irintarrek aterpean bazkalduko dute.