Emari handiko egunak izan ditugu

Guaixe 2018ko ots. 23a, 08:03

Euria goitik behera. Eta horrekin batera, mendietako elurren urtzea. Horrek erreka eta ubeldeak emari handia izatea ekarri du aste honetan. Horren lekuko Irañetako zubitik ateratako aldameneko argazkia. Ikustekoa izan da ur piloa eta hark zuen indarra. Ubeldearen emari handiak Irañeta eta Uharte Arakil arteko errepidea (NA-2410) azken herri horretako zubiaren ondoan moztea ekarri zuen.