Txapel-azpi elkarteak bazkide eguna ospatuko du bihar

Guaixe 2018ko mai. 11a, 12:42
Txapel Azpi elkartean musean jokatzen. Argazkia: artxiboa.

Irañetako elkarteak bere bazkide guztiak ospakizun baten parte izatera gonbidatu ditu. Bihar bazkide eguna ospatuko dute. 12:30ean Zirika Zirkusek Egunon, sikiera ikuskizuna eskainiko du. 14:30ean haurrendako bazkaria izanen da. Mahaiaren bueltan 20 haur eseriko dira. Eta 15:00etan helduen txanda izanen da. 50 izanen dira elkarrekin bazkalduko duten irintarrek. Bazkaldu ondoren, 15:30etik 19:00etara, txikienendako puzgarriak izanen dira. Helduenak bitartean bingoarekin, akordeoilariekin eta sari banaketarekin ongi pasatzeko aukera izanen dute. 19:00etan denendako txokolate-jana izanen da.