Etxe batean lapurtzeagatik lau atxilotu

Guaixe 2018ko mai. 16a, 09:02

Etxe bateko leihate bat behartu ondoren han lapurtzen ari zirela jabetu ziren aldamenak. Eta ihes egiteko autoan sartzean irteerarik gabeko kale baterantz bideratu zuten lapurren ibilgailua. Bitartean Foruzaingora hots egin zuten eta haiek 20 eta 21 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituzten. Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta leporatu diote laukoteari. Foru poliziak lau gazteak Unanun aurretik izandako beste lapurreta batekin zerikusia duten ikertzen ari dira. Izan ere, etxe hartan 700 euro lapurtu zituzten eta laukoteak diru kopuru bera zuen gainean. Dirua epaitegien kontu batean sartu zen. Iruñeko 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren esku gelditu da auzia. Atxilotu guztiak ondarearen kontrako delituengatik aurrekariak dituzte.