Gaur iritsiko dira Irañetara Bertso udalekuan parte hartuko duten gazteak. Garilaren 19ra arte egonen dira Sakanako herrian. Hortaz, hamar eguneko egonaldia eginen dute bertsolari gazteek Irañetako Juantzirena aterpetxean.
Ohiko udalekuetan egiten diren jarduerak eginen dituzte, irteerak eta jolasak esaterako, baina bertso udalekuan ahozkotasunarekin eta bertsolaritzarekin zerikusia duten ekintzak eginen dituzte parte hartzaileek ere. Tartean, gainera, bertsolarien bisita izanen dute, ohi bezala.
Asteartean iritsiko dira 13 eta 14 urte bitarteko 35 bat gazte Irañetara. Bertso udalekuak Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antolatzen ditu urtero. Irañetakoa antolatutako bost txandetako bigarrena da.