Irañetan dermioan barna dauden ermitak bisitatzeko garaia da. Irintarrek aurreko bi igandeetan San Gregorio eta San Migelberri ermitak bisitatu dituzte, hurrenez hurren. Bietan 13:00etan meza izan zen. Herriaren iparraldean dauden bi ermitak bisitatu ondoren, igande honetan barga aldera joko dute irintarrek. Zabal dermioko San Pedro martir baseliza eroria dagoenez, elizkizuna Basabeko bordan eginen dute. Herriko ermitaz ermita egindako ibilbidea Aralarko santutegian despedituko dute agorrilaren 5an. Azken bi egun horietan elizkizunaren ondoren udalak otamena eskainiko du. Aralarren, gainera, irintarrek aterpean bazkalduko dute.