Irintarrek ihoteen lekukoa pasa dute

Guaixe 2019ko otsailaren 12a

Irañetan larunbatean ospatu zuten inauteria. Goizean gosaldu ondoren, kalejiran, ezkongabeen etxeetan ezpel paxoak utzi zituzten. Bazkaldu ondoren, Attun Zarkoarekin kalejira egin zuten. Eta, urtero moduan, ihotetako pertsonaiak sutan bukatu zuen.