Aurreneko hitzorduan, etzi, ez dute asko mugitu beharko, herri sarreran dagoen San Gregorio ermitan izanen baita elizkizuna. Hurrengo igandean, hilaren 21ean, herriaren iparraldean Urruntzurerako bidearen eta Elkaungokamioaren bidegurutzearen ondoan dagoen San Migel Berri ermitan izanen da elizkizuna. Hilabeteko azken igandean, hilaren 28an, bargarantz joko dute irintarrek. Zabal dermioan San Pedro martir ermita zegoen, baina hura eroria dagoenez, elizkizuna Basabeko bordaren ondoan eginen dute. Akaberan udalak otamena eskainiko du.
Irañetako ermita guztiak bisitatu ondoren, irintarrek euren erromerialdia Aralarko santutegian despedituko dute. Agorrilaren 4an santutegiko elizkizunera joanen dira irintarrak eta, ondoren, udalak otamena eskainiko du. Ondoren, hala nahi dutenak aterpean bazkaltzera geldituk dira.