Irañetan festetako datak egokituko dira

Guaixe 2019ko abu. 22a, 12:21

Irintarrek aurten festei buruzko batzarra egin dute. Herritarrek ospakizunaren datak izan zen batzarrean aztertu zutena. Agorrilaren 29 da San Juan Lepomoztuaren eguna, Irañetan festa eguna. Egun hori kontuan izanik antolatzen dira herriko festak. Hainbat irintarrek kezka zuten batzuetan iraila hasiera hartzen duelako, hala suertatzen den urtetan ikasleengan eta irakasleengan eragina duelako. Irintarrek batzarrean erabaki zuten festak iraileko egunik ez hartzea. Aurten hala izanen da, gaurtik igandera.

Egitaraua
Agorrilak 22, osteguna
20:30ean Frontenis txapelketako finala.
22:00etan Autogestionatutako afaria.
00:00etan Bingoa.
01:00etan Dantzaldia Markel dj-rekin.

Agorrilak 23, ostirala
14:30ean Irañetako arrozak lehiaketa.
15:00etan Arrozen dastatzea, kuadrillaka.
18:00etan Ginkana.
20:00etatik 22:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
20:00etatik 22:30era Ardoa, txokoan.
00:00etan Dantzaldia Markel dj-rekin.

Agorrilak 24, larunbata
10:30ean Gosaria: babak txerri buztanarekin.
11:30ean Mus txapelketa azkarra.
17:00etan Etxez etxeko erronda Turrutxiki txarangarekin.
20:30ean Destino Sonora mariatxia.
20:00etatik 22:30era Ardoa, txokoan.
24:00etan Bingoa.
00:30ean Dantzaldia Markel dj-rekin.

Agorrilak 25, igandea
15:00etan Herri bazkaria.
18:00etan Pilota partidak.
20:00etatik 22:30era Dantzaldia Gabenara taldearekin.
20:00etatik 22:30era Ardoa, txokoan.

Oharra:
Behin behineko egitaraua da hau; agian aldaketak daude.