Hurrengo asteburuan, urriaren 13an, igandearekin, Independentistak sareak, Iratxo Mendi taldeak eta Sakanako Mendizaleak taldeak martxa antolatu dute, Beriainetik gertu dagoen Euskal Herriko Erdigunera, euskal herritartasuna aldarrikatzeko. Hiru zutabe aterako dira: 08:15ean Unanukoa, herriko plazatik, 08:45ean Senosiaingoa, goiko parteko askatik, eta 09:30ean Irañetakoa, Basokoetxea bordatik. Hiru zutabeek erdigunean egingo dute bat eta 11:30ean ekitaldi nagusia izango da. Ondoren, 15:00etan, herri bazkarian bilduko dira Irañetako bordan (helduak 12 euro, haurrak 6 euro). Bazkarian izena emateko azken eguna heldu den osteguna da, hilaren 10. Izen ematea www.independentistak.eus web gunean, (+34) 620 190 277 eta 943 561 853 telefonoetan egin daiteke.