Bake epailearen eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Guaixe 2019ko urr. 8a, 11:16

15 eguneko epea izanen da proposamenak aurkezteko.

Irañetako Udalak bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdia egin du. Ardura horietan interesa dutenek bihartik aurrera 15 egun balioduneko epea dute euren eskaerak udalari aurkezteko. Eskaerarik ez balego, Irañetako Udaleko Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu karguak betetzeko.