Irañetako Udala berrituta

Guaixe 2019ko aza. 21a, 18:03
Botoa ematera joandako irintarrak. Argazkia: ETB.

Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak pasa eta astera, irintarrek udala berritzeko hauteskundeak izan zituzten igandean

Zentsua 131 pertsonek osatzen zuten eta haietatik 69k eman zuten botoa. Boto baliogabe bakar bat ere ez zen izan eta txuri bakarra. Jose Ignacio Arangoa Ziak 54 boto jaso zituen, Ainhoa Beraza Maizak 53, Sara Lakuntza Sanchezek 48, David Beraza Vitoriak 45 eta Odei Zabala Bengoetxeak 18. Bostek osatuko dute udala. Irañetako Udal berria osatzeko bilkura abenduaren 7an izanen da. Bost hautagaien artean aukeratuko dute zein izanen den alkatea. 

Maiatzeko udal hauteskundeen berri hemen.