Irintarrek aspaldi sumatzen zuten Arakil ubeldearen ertzean harri-lubeta bat egiteko premia. Arakil ibaiak herriaren ipar-mendebaldean errebuelta egiten du. Euri asko egiten zuenetan ibaia hazi eta herriaren han zeuden lau etxeren atzeko aldeko lurrak eramaten zituen urak. Arriskua ikusita lanak egiten hasi ziren. Ordurako Irañetan beste bi harri-lubeta eginak zeuden. Bata larre bat babesteko eta bestea bide bat.