Dos Hermanas SA txerri ustiategiak Irañetako Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren h-4 atala aldatzea eskatu zuen. Zehazki, lurzoru urbanizaezineko eraikuntza erabilera eta jarduerei buruzkoa, aldaketaren ondorioz baimendu ahal izateko jadanik dauden abeltegiak handitzea. Handitzearen gehieneko azalera 400 m²-tan finkatuko litzateke, edo eraikitako azaleraren %20an. Arauen h-4 atala aldatu ondoren, aldaketaren aplikazio eremua udalerrian dauden instalazio guztietara zabalduko da.
Ingurumeneko zuzendari nagusi Pablo Muñoz Trigok ebatzi duenez, Irañetako Arau Subsidiarioak aldatzearen gaineko ingurumen txosten estrategikoa egin da, eta foru administrazioan ondorioztatu dute ez duela ingurumen ondorio nabarmenik sortzen.