Bost eguneko egonaldia egin dute 9 eta 11 urteko bertsolari gaztetxoek Irañetan. Bost egun hauetan ahozkotasunarekin eta bertsolaritzarekin zerikusia duten ekintzan egin dituzte, esaterako, frontoian antolatutako Txapelketa Nagusia, non gazteek landutakoa praktikan jarri ahal izan zuten. Udaleku guztietan bezala irteerak eta jolasak egin dituzte gazteek ere. Aurten, COVID-19 birusak eragindako egoera dela eta neurri bereziak jarraitu behar izan dituzte eta egonaldia laburragoa izan da.