Udalak bi epaitza saldu nahi ditu

Guaixe 2022ko ots. 10a, 11:31
Irañetako Udalak saldu nahi dituen epaitzak Bargan daude. ARTXIBOA

Enkantea bidez Bargan dauden Larizio pinu batzuk saldu nahi ditu, 100.044,50 euro balio dutenak.  

Irañetako Udalaren basoen aprobetxamendu eta hobekuntzen planaren barruan, herri basoan dauden larizio pinu batzuk saldu nahi ditu Irañetako Udalak. Horretarako, plegu itxiko enkante deialdia egin zuen. Bargan daude udalak saldu nahi dituen bi epaitzak. Aurrenekoa  Auzalorzal eta Behizaien Larrea dermioetan dago, 4.619,9 metro kubikoko bolumena du eta  89.507,99 eurotan baloratuta dago. Bigarren epaitza Itsaslarren dago, 610,6 metro kubiko ditu eta 10.536,51 euroko balioa. Bi epaitzengatik, guztira, Irañetako Udalak 100.044,50 euro eskatu ditu.