Film emanaldia Irañetan

Guaixe 2022ko mai. 9a, 08:57

'Apaiz kartzela' film dokumentala emanen dute maiatzaren 13an, ostirala, Irañetako udaletxean. 

Frankismo garaiko azken urtetan lau apaiza Zamorako apaiz kartzelan espetxeratuta egon ziren. Ia mende erdia pasa ondoren espetxea bisitatuko dute orain. Delitua mezetan errepresio frankista salatzea izan zen. Francok sortu zituen Konkordatario Espetxeak, erlijiodunendako munduko bakarra. Apaiz kartzela film dokumentalak Madrilgo, Galiziako, Katalluniako eta Euskal Herriko espetxeratutako apaizen bidaia jarraitzen du eta maiatzaren 13an, ostiralean, 19:00etan, Irañetako udaletxearen goiko solairuan emanaldia eginen dute. 

Uharte Arakilgo, Irañetako eta Arruazuko Udalek elkarlanean film dokumentalen jaialdia antolatu dute hiru herrietan. Datorren emanaldia, maiatzaren 20an, ostirala, 19:00etan, Bolante baten historia film dokumentala eskainiko dute Arruazuko herriko etxean.