Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean dagoen merenderoa izanen da Irañetako udako solstizioaren ospakizunen erdigunea. 20:30ak aldera otamena izanen da han elkartzen diren guztiendako. Urdaia eta bestelakoak sabeleratzeko aukera izanen da. Iluntzearekin batera sua piztuko dute eta haren gainean saltoka ibiliko dira, salto egiterakoan zorriyek eta partzak, sarna fuera! Esanez.