Mendia

Euskal Herriko Mendi Biltzarra aurkeztu dute

Guaixe 2022ko urr. 14a, 11:00

Euskal Herriko Erdiguneko Martxan Martin Montañesek eta Zigor Egiak Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak eta Euskal Mendi Federazioak elkarlanean lan egiteko organo iraunkorra aurkeztu zuten

Igandean Euskal Herriko Erdiguneko Martxan parte hartu zutenek lainoa topatu zuten Beriaingo Olibesarion, baina lurraldetasunaren aldeko aldarrikapenei eutsi zieten. Aurten, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioko presidente Martin Montañesek eta Euskal Mendi Federazioko presidente Zigor Egiak bi federazioak adostutako idazki bat irakurri zuten. "Gaur, iragarri dezakegu Euskal Herriko Mendi Biltzarra / Unión Vasconavarra de Deportes de Montaña, dagoeneko, errealitate bat dela, bere lehen urratsak ematen hasi baita. Estatutuak prestatzen ari gara, eta elkarte gisa formula juridiko bat izango du. 2023rako kirol proiektu bat eta kultur proiektu bat eskaintzen ari gara". Beraz, bi federazioek elkarrekin lan egiteko dinamikari forma eman diote. 

Martxan parte hartu zutenak Irañetako bordara jaitsi eta han pintxo potea izan zuten. Ondoren, herri bazkaria izan zuten: Lakuntzako baba txikiak.