Irañetako euskara kultura elkarteak antolatuta, herriaren etxeak ziza erakusketa hartu zuen igandean. Guztira 120 bat ziza mota izan ziren ikusgai. Hamabost bat irintarrek jaso zituzten zizak bezperan, tartean gurasoak eta seme-alabak zeuden. Jasotako zizak sailkatzen eta erakusketa prestatzen aritu ziren bost aditu eta hiru irintar larunbat arratsaldean bertan. Iganderako dena prest utzi zuten, eta igandean jendeak erakusketa bisitatzeko eta mikologia ezagutzeko aukera ederra izan zuten.