Karatea

Iosune Urra, munduko hirugarren karateka onena

Guaixe 2022ko aza. 7a, 12:00

Turkian jokatutako munduko Karate Txapelketan brontzezko domina lortu du

Munduko Karate Txapelketak jokatu berri dira Konyan (Turkia). Asteburuak Irañetan pasatzen dituen Josune Urra Beraza berriozardarra 21 urtez azpiko Kumite mailan lehiatu zen, 61 pisu azpian, eta lan ikusgarria egin zuen. Brontzezko domina erabakitzeko borrokan 6 eta 0 gailendu zitzaion egungo Europako txapelduna den Trine Fuyu Lind daniarrari. Munduko karateka onenen zerrendan sartu da Iosune Urra. Urrezko domina Gulbahar Gozutok turkiarrak lortu zuen eta zilarrezkoa Reem Khamis alemaniarrak.