Udalak gastronomia eta enologia ikastaroak antolatu ditu

Guaixe 2022ko aza. 15a, 08:03
Sukaldaritza ikastaroko parte hartzaile bat. IRAÑETAKO UDALA

Sukaldaritzari buruzko jakintzak abendura arte eskuratzeko aukera izanen da. Larunbatean berriz, ardo dastaketa antolatu zuen.

Irañetako Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Joan den ostegunean hasi zen ikastaroa Txapel Azpi elkartean. Bederatzi irintar izan ziren elkarteko sukaldeko suen inguruan errezetak ikasten aritu zirenak. Horiek talde bat osatzen dute eta beste talde bat ere badago, astearteetan elkartzen da. Beste bederatzi herritar daude horretan ere. Bi taldeen irakaslea sukaldari irintar bat da. Hura arduratuko da 18 herritarrei sukaldaritzako jakintza berriak emateaz. Talde bakoitza seitan elkartuko da eta abenduaren 20ko saioan guztiak elkarrekin ariko dira. 

Horrekin batera, Irañetako Udalak ardo dastaketa antolatu du. Larunbatean hasi zen eta 26an izanen du segida. 13 irintarrek eman dute izena ardoaren kulturaz gehiago ikasteko. Elkartean, 11:00etatik, aurrera enologo baten ardoei buruzko azalpenak jasoko dituzte. Bai dastaketarako bai ikastarorako izen emateak itxita daude.