Udalak balorazio txostena berrikusi du

Guaixe 2022ko aza. 16a, 11:49
Irañetako udaletxea. ARTXIBOA

Horretarako Nafarroako Gobernuarekin batzordea osatu du.

Balorazio ponentziak dokumentu teknikoak dira, eta haien bidez ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka esleitzeko metodo eta parametro teknikoak ezartzen ditu. Irañetako aurreko balorazio txostena 2001ekoa zen eta udalak herriko eraikinen balioa berraztertu du eta, horregatik, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuarekin batzordea osatu eta gaia landu du. Balorazio txostenaren eduki osoa interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (gaztelaniaz) jendaurrean gaur arte. Jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera indarrean sartuko da balorazio txostena. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.