Enduro

Irene Beraza, Nafarroako Enduroko txapeldunordea

Guaixe 2023ko urt. 24a, 11:40
Irene Beraza, ezkerrean, sari emate ekitaldian. UTZITAKOA

10 urteko irintarrak Los Arcosen jaso zuen 2022 urteko saria

Ilbeltzaren 14an Nafarroako Motoziklismo Federazioak 2022 denboraldiko trofeoak banatu zituen Los Arcos zirkuituan. Beraza Team taldeko 10 urteko Irene Beraza Larreta irintarra emakumezkoen Nafarroako Enduro eta Cross Country Txapelketako haurren kategoriako txapeldunordea izan zen, eta emakumezkoen Nafarroako Enduro Outdoor mailan ere bigarren sailkatu zen.