Enduro

Markos Berazak txapeldun ekin dio denboraldiari

Guaixe 2023ko ots. 28a, 12:32
Markos Beraza, Santiago de Compostelako podiumean. UTZITAKOA

Espainiako Enduro Txapelketa Galizian hasi zen eta irintarra probako garailea izan zen bere mailan

Espainiako Enduro Txapelketa otsailaren 18an hasi zen, Santiago de Compostelan. Joan zen urtean Senior B mailako Espainiako enduro txapeldun izan zen Markos Beraza Vitoria irintarrak denboraldia ere goitik hasi du. Motor berriarekin aritu zen Senior B mailan, bere lau eta erdiko KTM motorrarekin, eta bere mailan gailentzeaz gain, Senior B mailako scratchean edo maila absolutuan gailendu zen. “Oso pozik nago. Orain egindako zenbait akats zuzendu eta motorra puntuan jartzen jarraitu beharra dago, eta, jakina erritmoa hartzen” azaldu du irintarrak Sare Sozialetan.