Foruzaingoak jakinarazi duenez, auto istripua izan zen Sakanako Autobian (A-10), Irañeta parean, apirilaren 23an, igandean, arratsaldean. Irañetarako noranzkoan zihoan auto bat autobiatik atera eta aldameneko larre batean bukatu zuen, iraulita. Osasun larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren eta gizonezko bat zaurituta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Alkoholemia proban gidariak positiboa eman zuenez, Foruzaingoak bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi zion.