Alpargatak botatzeko lehiaketarekin, 12:00etan, hasiko da Irañetako Txapel Azpi eguna. Txapeldunak saria eramanen du. Ondoren, kaldereteak jarraituko dute, eta 15:00ak aldera bazkarirako prest egonen dira. Bitartean, "txikiagoendako" animazioa egonen da. Bazkalostean helduendako animazioa izanen da ere. Txapel Azpiko kideek irintarrak elkartearen egunean parte hartzera animatu ditu. Kalderete lehiaketan parte hartzeko aurretik izena eman behar da.