Noelia fundazioaren aldeko txirrindula martxa Irañetatik

Guaixe 2023ko eka. 20a, 11:45
Noelia Fundazioaren alde Uharte Arakilen egindako ekimen solidarioa. ARTXIBOA

Ekainaren 29an, osteguna, gaixotasun arraro eta degeneratiboa duen haur irintarraren aldeko martxa hasiko da Irañetatik.

Noelia Fundazioak kolageno VI gabeziarengatik muskulu distorfia gaixotasun arraro eta degeneratiboa ikerketa susatatzen duen fundazioa da. Irañetan gaixotasuna duen haur bat dago, eta haren mezua Camarlesko fundaziora iristeko txirrindula martxa eginen dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra. Martxa Irañetan hasiko da eta 550 kilometro egin ondoren Camarlesera iritsiko da, Kataluniara. 

Martxaren ziklistaren irteerarako festa eguna antolatu dute Irañetan, ekainaren 29an, osteguna, 16:30etik aurrera. Aurkezpena egin ondoren, lehenengo kilometroak, Bidaurretaraino, herri martxa eginen dute 17:00etatik aurrera. Bidaurretan martxari ongi etorria eginen diote, bokatak eta tonbola egonen da eta 21:30ean Taupadak taldearen kontzertua izanen da. Lehenengo etapa 32 kilometrokoa izanen da, 400 metroko desnibelarekin. Izena ematea fundazionnoelia.org webgunean egin daiteke.

Noelia Fundazioaren bigarren etapa Bidaurreta Sariñenaren artean izanen da, 242 kilometro, ekainaren 30ean; uztailaren 1ean txirrindulariak Sariñenatik Reusera joanen dira (189 km) eta laugarren etapan, uztailaren 2an, Reusetik L'Ampollara joanen dira (82 km) eta azkenengo kilometrokoak herri martxan eginen dute, bost kilometro, eta Camarlesera eguerdian iritsiko dira.

Noelia Fundazioak kolageno VI gabeziarengatik muskulu distorfia gaixotasun arraro eta degeneratiboa ikerketa susatatzen duen fundazioa da. Irañetan gaixotasuna duen haur bat dago, eta haren mezua fundazioaren egoitzara, Camarlesera, iristeko bizikleta martxa egiten ari dira. Fundazioaren helburua da gaixotasun horren tratamenduen garapenean lagundu dezaketen ikerketa ildoak sustatzea eta finantzatzea, baita gaixoei eta haien familiei laguntzea ere. Fundazioaren alde egin nahi duenak bizikleta martxan izena eman dezake, elkartasun metroak edo zero dortsala eros ditzake edo dohaintzak egin ditzake. Gaitzari eta fundazioari buruzko informazioa fundacionnoelia.org webgunean dago.