Ekaitzak arrastoa utzi du

Guaixe 2023ko uzt. 7a, 14:33

Garilaren 6ko ekaitzak kaxkarra ugari ekarri zuen berarekin.

Zerua ilundu, hostosketan hasi, eta euria hasi eta ekaitza lehertu. Eta ekaitzarekin batera kaxkar erauntsia. Euriak eta kaxkarrak arrastoa utzi zuten. Kaleak urez bete ziren, erreka bihurtuz, eta kaxkabarrak kaleak zuritu zituen. Baita Sakanako Autobia (A-10) ere. Kaxkarraren eragin nabarmenenak dira etxetako loreetan, baratzeetan eta hainbat fruta arbolen adarretan. Baina baita dermioetako eta basoetako bideetan ere. Bideek malda gehien duen tokietan uraren indarrak erretenak sortu ditu, bideak hondatuz.

Argazkietan Irañeta.