Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Botoen herenarekin, EH Bildu garaile Irañetan

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:10

UPN izan da irintarren bigarren aukera. Abstentzioa 0,21 puntu jaitsi da, %28,68an kokatuz.

Duela lau urterekin alderatuta, EH Bilduk boto bat irabazi du iritarren artean (%3,70). Navarra Sumak baino 6 boto gehiago (%18,18) eskuratu dituzte UPNk eta PPk bakarrik aurkeztuta. Geroa Baik 6 boto galdu ditu (%33,33). PSNk 3 boto galdu ditu (%33,33). Sumar 4 botorekin Voxen azpitik gelditu da, eta duela lau urte Elkarrekin Podemosek eskuratutakoak baino 5 gutxiagorekin (%125).



Maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta ere, EH Bilduk boto bat gehiago eskuratu du Irañetan (%3,70). UPNk bi boto galdu ditu (%9,52). PPk, berriz, 10 boto irabazi ditu (%250). Geroa Baik 2 botoren galera izan du (%14,29). Bitartean PSNk 4 boto irabazi ditu (%200).