Irañetako Udalak alkateordeak izendatu ditu

Guaixe 2023ko abu. 2a, 11:17
Irañetako Udala, eskuinean alkatea, Iñaki Arangoa Zia. ARTXIBOA

Bi izanen dira alkatea bere funtzioetan ordezkatu dezaketen zinegotziak.

Legeari jarraituz, Irañetako Udalak bi alkateorde izendatu ditu. Iñaki Arangoa Zia alkatea bere funtzioetan ordezkatu dezaketen alkateordeak bi dira. Lehena Odei Zabala Bengoetxea eta bigarren alkateordea, berriz, Susana Azkona Biurrun. Alkateak hala zehazten duenean, bietako batek bere funtzio guztietan ordezkatuko dute.