Zubia eraberrituta

Guaixe 2023ko ira. 14a, 11:30

Uholdeek eragindako kalteengatik udalak dirulaguntza jaso du.

Zubia urpean. Hala gelditu zen. 2021eko abenduaren 10eko uholdeen ondorioz. Uraren indarrak zubiaren lau estribuak kaltetu zituen, harriak mugitu eta tokiz kanpo utzi zituen. Kontuan izanik estribuen egitekoa zubiko hiru arkuen bultzadei eustea dela, Irañetako Udalak premiazko jo zuen konponketa. Lanek 65.000 euroko aurrekontua zuten. Lakita enpresak egin ditu. Enpresa berak Tufetako bidea konpondu du, lan horrengatik 34.000 euro jaso ditu. 

Bestetik, Zabalgo bidea egokitzeko eta konpontzeko lanak ere egin ditu Beraza enpresak, eta trukean 26.000 euro kobratu ditu.