Mendi irteera antolatu du Sakanako Mendizaleak taldeak otsailaren 11rako, igandea: Irañetatik Oderitzera joanen dira, Atatik pasatzen. 14,56 kilometroko ibilbidea da, 652 metro aldapa gora eta 353 metro aldapa behera dituena. Irañetatik 09:00etan aterako dira, eta helmugan, Oderitzen, Juanluzenea sagardotegian bazkalduko dute irteera parte hartzen duten mendizaleek. 609223681 (Miguel) telefonoan eman behar da izena otsailaren 8a baino lehen.