Udalak herri lurren desafekzio prozesua abiatu du

Guaixe 2025ko urt. 9a, 11:41

Irañetako motokros zirkuitua bargaren azpian dago. SITNA

Motokros zirkuitua egiteko da. 

Irañetako Udalak Gatzarrieta, Soraregi eta Zabal dermioen arteko lur sail baten erabilera uzteko desafekzio espedientea onartu du. Bargaren azpian dagoen lur sail horrek 21.494 m² ditu. Han motokrosaren zirkuitu iraunkor gisa erabiltzeko baimena eman du, zehazki enduroa praktikatzeko. Aipatutako lursaila onura publikoko mendia da, 500 kodearekin katalogatuta dago eta Urbasa-Andia Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan dago. Espedientea jendaurrean ilbeltzaren 25era arte izanen da, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.