Consuelo Garziandia Lakuntzak 100 urte bete zituen otsailaren 19an. Hori dela eta, Irañetako Udala haren etxera joan zen arratsaldean. Udalak Garziandiari bere ehungarren urtebetetzean lore sorta bat eta plaka bat oparitu zizkion. Hartan omendua Aralarko aingeruaren irudia aldean duela ageri da, eta udalak “bihotz-bihotzez” 100 urte betetzea zoriondu zion.
Garziandia euskalduna eta kantuzalea bada. Hori jakinda, hainbat irintar elkartu ziren bere etxe ondoan berari Zorionak kantatzera. Gogoko duen Las mañanitas ere abestu zioten. Ondoren familiak bertaratutakoei otamena eskaini zien.