Txapel Azpi futbol taldeko futbolariek bazuten premia bat: belarra mozteko makina. Futbol zelaiko belarra traktore batekin mozten zuten, baina, ondoren, jokalariek belarra jaso beharra zuten, eta inork ez zuen nahi. Belarra mozteko makina erosteko zozketa antolatu eta 200.000 pezeta (1.202 euro) jaso zituzten. Zituzten beste 50.000 pezetekin (300,5 euro) batera udalari eman zizkioten. Hark jarri zuen 300.000 pezeta (1.803 euro) arte falta zena. Bi urteren ondoren makina erabilgarri zuten.