Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak oniritzia eman dio Granja Dos Hermanas SAk aurkeztutako egitasmoari. Enpresak Irañetan umetarako zerramen ustiategi bat du, zehazki, titia kendu bitarteko txerrikumeen haztegia da. Industria proiektuan aldaketa egin nahi du enpresak eta orain arte izan due berokuntza sistema, gas galdara, sistema elektrikoagatik aldatu nahi du. Bestetik, instalazioan sortutako hondakinen zerrendan beste lau hondakin berria sartu nahi ditu (150101, 150106, 180205 eta 160504 EHZ kodeak). Enpresak Nafarroako Gobernuaren oniritzia jaso du aldaketa horiek egiteko.