Sakanako Mankomunitateak, Zaldi Beltza taldearen eta Nafarroako Xake Federazioaren laguntzarekin, Sakanako XXV. Xake Txapelketa antolatu du abenduaren 20an, larunbata, 10:00etatik aurrera, Irañetako udaletxean. Izena ematea ordu erdi lehenago egin daiteke. Nafarroako 1900 ELO puntutik beherako txapelketa da. Txapelketa azkarra izango da, 15 minutuko zortzi jardunalditan erabakiko dena.