Abenduaren 21ean, igandea, frontoi zaharraren erorketaren mendeurrena izanen den egunean, oroimen ekitaldia eginen dute. 11:45ean ezbeharrean hildakoen aldeko meza eginen dute. Ondoren, 12:30ak aldera, oroimen ekitaldia eginen dute eta jazotakoa oroitzen duen plaka bat jarri dute frontoia zegoen tokia. 13:00etan eskola zaharrean egin duten gizarte egoitza berria eta fronotian egindako muralaren mustutzea eginen dute, eta bukatzeko Txapel Azpi elkartean auzatea izanen da.