Sakanako XXV. Xake Txapelketa giro ederrean eta ikusmin handiarekin jokatu zen. 36 xakelarik hartu zuten parte, tartean haur eta gaztetxo askok. Zenbait partidek ikuskizun handia piztu zuten, lehen mailako jokalariak zeudelako.
Sakanakoa Nafarroako 1900 ELO puntutik beherako txapelketa zen, txapelketa azkarra, 15 minutuko zortzi jardunalditan erabaki zena. Irañetako elkartean bazkaltzeko hartutako tartea izan ezik, xakean murgilduta aritu ziren partaideak, gustura.
Irabazlea Javier Lasa izan zen (7 puntu), Asier Etayoren (6,5 puntu) eta Oberena klubekoa den Iker Iturrioz altsasuarraren (6 puntu) aurretik. Lehen emakumea Maider Etayo (Mikel Gurea) izan zen, sailkapen orokorrean hamazazpigarren (4 puntu).
Makina bat sakandar aritu ziren. Tartean, Zaldi Beltzako Mikel Castellano zazpigarren sailkatu zen (5 puntu), Victor Barriga hamaikagarren (5 puntu), Cesar Razkin hamahirugarren (4,5 puntu), Luis Miguel Sanchez hamalaugarren (4,5 puntu), Ismael Anton hamabosgarren (4,5 puntu), Juan Andres Cerro hamaseigarren (4 puntu), Jon Lizarraga hemezortzigarren (4 puntu), Tasio Arbizu hogeigarren (4 puntu), Iosu Bengoetxea 21. (3,5 puntu), Kevin Sanchez 22. (3,5 puntu), Ekaitz Goldarazena 25. (3 puntu), Iñaki Mazkian 26. (3 puntu), Sebastian Insausti 27. (2,5 puntu), Mikel Mazkian 30. (2 puntu), Adei Galarza 31. (2 puntu), Hegoi Artieda 34. (puntu bat).